basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Lucas Eguibar Mundial USA
Snowboard-a 02
urtarrila
2019

Lucas Eguibarrek laugarren bukatu du Park Cityko Munduko txapelketa

Sierra Nevadako Munduko txapelketa arrakastatsuetan Basque Teameko kirolaria azpitxapeldun izan zen bai banaka eta bai taldeka snowboardcross kategorian, eta gaur donostiarra podiumetik oso gertu geratu da, Utah-n, Estatu Batuetan, jokatzen ari diren Munduko txapelketan.

Sailkapen txandan laugarren bukatu eta gero, Lucasek adierazi zuen ibilbidea “irteeran oso teknikoa eta gero oso azkarra” zela. Horrez gain, donostiarrak esan zuen gogotsu iritsi zela Munduko txapelketa honetara, alde batetik Sierra Nevadan lortutako zilarra berresteko eta bestetik Pyeongchangeko Jokoetan geratu zitzaion arantza ateratzeko, baina ezin izan du lortu.

Final zortzirenetan aise nagusitu zitzaien Godino italiarrari eta Brochu eta Grondin kanadiarrei. Final laurdenetan ere erraz gainditu zuen Pullinekin izan zuen norgehiagoka, denbora onena markatuta. Finalerdietan erreklamazioa jarri behar izan zuen baina arrazoia eman zioten eta aurrera egin zuen eta final handian brontzezko dominak ihes egin zion azken saltoan. Mick Dierdoff estatubatuarrak irabazi zuen urrea, Hanno Douschan austriarraren eta Emanuel Perathoner italiarraren aurretik.

“Pozik nago finalera iritsi naizelako baina aldi berean minduta laugarren postu honengatik. Orain otsailaren 9ko Feldbergeko Munduko Kopa dut buruan, baita Baqueira Bereten martxoaren 2an jokatuko den Munduko Kopa ere” esan zuen Neguko Kirolen Espainiako Federazioari eskainitako adierazpenetan.

Basque Teamek bekatutako 24 urteko snowboardlariak ez zuen merezitako zortea izan Korean, baina oraindik bide luzea dauka aurretik eta arrakasta ugari izan ditu jada. Pasa den denboraldian Munduko Kopako zirkuitoan bi aldiz igo zen podiumera, eta azkenean 6. postuan bukatu zuen sailkapen nagusian. 2015ean Kristalezko Globoa irabazi zuen eta hirugarren izan zen 2016an. Aldi berean nabarmenak dira Sierra Nevadan, 2017an, bai banaka eta bai taldeka irabazi zituen bi zilarrezko dominak. Hau da Lucasek jokatzen duen bosgarren Munduko txapelketa: Sierra Nevadakoaz gain La Molina’11, Stoneham’13 eta Kreischberg’15 jokatu ditu.