basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 30
urtarrila
2019

Juan del Campok Munduko Kopa bateko bigarren txanda jokatzea lortu du

Juan del Campok 24. postuan bukatu du Schladmingeko estazio austriarrean jokatutako eski alpinoko Munduko Kopako eslaloma, eta “ametsa bete” du hórrela, lehen aldiz bigarren txandarako sailkatuta.

Iaz Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 24 urteko bizkaitarra lehen aldiz sailkatu da zirkuituko bigarren txanda bat jokatzeko, lehen txandan 30. plaza, eta sailkapena ematen zuen azkena, eskuratu eta gero.

“Bigarren txanda baterako sailkatzea zaila izan da. Munduko Kopako pare bat lasterketetan akats txikiek kanpoan utzi naute eta gaur lortu egin dut” esan du Del Campok Neguko Kirolen Espainiako Federazioak banandutako adierazpenetan.

“Amets bat bete dut eta traba barik esaten dut. Eski alpinoko Munduko Kopara heldu arte eta zuzenean bizi arte, ez dakizu zer esan nahi duen. Baina hau ez da helburua, beste pauso bat da parte hartzen dugun Munduko Kopa bakoitzean sailkapena erdiesteko” gehitu du.

Del Campok ez du punturik jaso irabazlearengandik, Marcel Hirscherengandik, 13.98 segundora amaitu duelako. Izan duten denbora-aldeagatik ez du saririk jaso. Bigarren txandan hirugarren atean akatsa izan du Basque Teameko kirolariak.

Hiru hamarkada baino gehiago pasatu dira estatu mailan eskiatzaile batek hau lortu zuenetik. Azken aldiz 1986. urtean lortu zuen Luis Fernandez Ochoak, 13. tokian amaitu zuenean Heavenly Valley estazio estatubatuarrean jokatutako eslaloma.