basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 23
urtarrila
2019

Jon Santacanari egindako elkarrizketa Munduko txapelketako eslaloma jokatu ondoren

Jon Santacanak ezin izan du Kranjska Gorako Munduko txapelketako eslalomeko proba bukatu. Lehen txandan Basque Teameko kirolariak oso gertu zuen Miguel Galindo bere gida ibilbidearen lehen zatian, eta talka egingo zuela pentsatuta, urrundu behar izan du. Egoera salbatu du baina aldi berean posizioa galdu du eta hurrengo bihurguneetako batean, gidaren erreferentzia ezin aurkituta, ibilbidetik irten da.

Esloveniara etorri aurretik hau euren azken Mundiala izan zitekeela adierazi zuen Jonek baina geratu zaien zapore gazi-gozoa ikusita, gauzak berriro pentsatu behar dituztela esan du. Munduko txapelketa honetan egindakoarekin denboraldia amaitu zaie. Orain Miguel Galindori ebakuntza egingo diote eta gero hartuko dituzte euren etorkizunari buruz hartu beharreko erabakiak.