basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Basque Team-Aspegi
Albisteak 12
abendua
2018

ASPEGI, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkartea, Basque Teameko kirolarien laneratzea bultzatzeko lankidetza harremanera batu da

Nerea Ibañez ASPEGIko presidenteak eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak akordioa itxi dute Donostian

ASPEGIk, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak aurretik CONFENASKek, ADEGIk, CEBEKek eta SEAk sinatutako hitzarmenarekin bat egin du. Hitzarmen honek goi mailako euskal kirolarien laneratzea erraztea eta bultzatzea du helburu.

Ekainak 11ko 14/1998 Euskadiko Kirolaren Legean ezarritakoaren arabera, goi-mailako kirola interes publikotzat jotzen da; alde batetik, autonomia-erkidegoko kirol-garapenean funtsezko alderdia delako, oinarriko kirola sustatzeko pizgarria baita, eta bestetik estatu eta nazioarte mailako kirol-lehiaketa ofizialetan ordezkaritza ekartzen duelako.

Aipatutako legean Eusko Jaurlaritzak profesionalak ez diren kirolariei arreta berezia eskainiko diela azpimarratzen da, bai euren kirol prestaketari dagokionez, bai euren integrazio profesional eta soziala bermatzeko beharrezkoak diren neurriei dagokienez.

Helburu horrekin sinatu da gaur hitzarmena Fundación Basque Team Fundazioaren eta ASPEGIren artean; goi mailako kirolariei euren entrenamenduekin eta nazioarteko txapelketa ofizialekin bateragarriak diren lan baldintzak eskaini ahal izateko, eta beste kasu batzuetan euren laneratzea errazteko goi mailako kirola utzi eta gero.

Bere estatutuetan azaltzen dena aintzat hartuta, Basque Team fundazioak goi mailako euskal kirolaren sustapena du helburu, eta zentzu horretan, euskal kirolarien laneratzea bultzatzen duten ekintza eta programak bere lehentasunak dira.

Bestalde, ASPEGIk ekimen hau bere kide diren enpresen artean bultzatzeko eta zabaltzeko konpromisoa hartu du, erantzukizun sozialeko politiken markoaren barruan, goi mailako kirolariek dituzten gaitasun eta ezaugarri bereziek aberastutako talentu profesionalak identifikatzeko aukeratzat hartuz.

Hitzarmenak bi urteko iraupena izango du eta urtero berrituko da isilbidezko adostasunez.

ASPEGI
ASPEGIk, Gipuzkoako Emakume Enpresari, Profesional eta Zuzendarien Elkarteak, emakume taldeen lotura-kate eta erakunde ordezkari izan nahi du, hauen interesen babesa, ordezkaritza eta sustapenean lan eginez, enpresa, lanbide eta gizarte arloen garapen eta leihakortasunerako.

Helburua berdintasunezko eta zuzenagoa den gizarte bat lortzen laguntzea da, horretarako ekintza eta eragin esparrua gero eta gehiago zabalduaz.

650 bazkide baino gehiago dira egun ASPEGIko partaide, Gipuzkoako enpresa sektore eta lanbide arlo guztiak jatorri izanik.