basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 25
abuztua
2018

Bigarren domina Iñigo Peña Basque Teameko palistarentzat Munduko txapelketan

Zumaiarrak, Paco Cubelose, Rubn Millanek eta Pelayo Rozak osatutako laukoteak Munduko txapelketako K4-1.000 metrokoan brontzea jantzi du Montemorreko Munduko txapelketan, Portugalen

Iñigo Peñaren garaipen gosea ez da ase. Atzo Munduko txapelketa batean bere lehen domina lortu zuen Paco Cubelos kapitainarekin batera K2-1.000 metrokoan eta gaur podiumean leku bat izan du, K4-1.000 metrokoan.

Gaur ere atzo ezarri zuten estrategia berdinari eutsi diote. Irteera ona egin dute eta gero indarrak gorde dituzte estropadaren bigarren zatirako, batez ere azken 250 metroetan kolpea emateko.

Ontzi alemanak probaren gidaritza hartu du hasieratik. Zapalgailu gisa haizatuz, urrea poltsikoratu dute 2:57.947ko denbora eginda. Eslovakiarrak atzetik helmugaratu dira kronoa 2:58.914an geratuta, eta hirugarren postuan iritsi da Peñaren ontzia, 2:59.341ko denborarekin.

Beste partaide batzuekin izan bazen ere, gipuzkoarraren K4-1.000 metroko ontziak urrea bereganatu zuen 2017an Plovdiven (Bulgaria) jokatutako Europako txapelketan.