basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
20170517_066 BAT Pres CcP y nuevos becados
Igeriketa 20
abuztua
2018

Iñigo Llopisek bosgarren domina batekin itxi du Europako txapelketako parte-hartzea

Iñigo Llopis gipuzkoarrak distira egin du Dublinen jokatu duten igeriketa egokituko Europako txapelketan. Urrun geratu da iaz igerilekuetatik kanpo egotera behartu zuen lesioa. Iñigo era itzelean bueltatu da maila altuko lehiaketetara, bost domina eskuratuta txapelketa kontinentalean.

Azken domina 4×100 metro estiloetan erdietsi du. Llopisen bigarren brontzea izan da hau, metal hori poltsikoratu baitzuen 4×100 estilo librean.

Bi brontzeez gain, Iñigok bi zilar eta urre bat lortu ditu. Zilarretako bat estilo libreko 100 metrokoan irabazi zuen. Proba horretan gipuzkoarra Europako azpitxapeldun izan zen 1:02.76 denborarekin, Michal Golus (1:01.70) poloniarraren atzetik eta Sergio Martos (1:03.44) valentziarraren aurretik.

Bizkar estiloko 100 metrokoan ere zilarra eraman zuen Llopisek txapelketa kontinentaleko S8 kategorian, Sergio Martosekin lehia estu eta polita erakutsiz.

Urrea estilo libreko 400 metroko proban bereganatu zuen hasieratik jaun eta jabe izanda eta partzial bakoitzean aldea handituta.