basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
IMG_4205
Patinajea 18
abuztua
2018

Basque Teameko Patxi Peula patinatzailea, Europako txapeldun 500 metroko errelebu lasterketan

Patxi Peulak bere palmaresa handitzen jarraitzen du, berriz ere titulu kontinentala bereganatuz, oraingoan 500 metroko errelebu proban. Lasterketa berria da eta estrainekoz jokatu dute Ostenden, abiadura patinajeko Europako txapelketan. Peula garaipenaren bidera itzuli da nahiz eta minduta izan uztailaren hasieran Holandako Munduko txapelketan hautsi zuen behatza.

Patxik eta Joseba Fernandez nafarrak ondo baino hobeto ulertu dute elkar eta eskarmendu handiko lehiakideak hartu dituzte mendean: Filipo Manera eta Duccio Marsili italiarrak eta Ronald eta Michel Mulder holandar bikiak.

Gasteiztarrak metal preziatuena jantzi du binakako proban, 10.000 metroko puntu-kanporaketa proban bosgarren amaitu eta gero. Peularentzat laugarren urre kontinentala izan da honakoa. 2007 eta 2014an urreak lortu zituen 10.000 metro puntuaketan, eta 2013. urtean 10.000 metro puntu-kanporaketan.

Gaur 15.000 metroko kanporaketa lasterketa jokatuko du.