Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Iraitz Arrospideren adierazpenak Berlingo Europako txapelketako maratoian lehiatu aurretik
Iraitz Arrospide gipuzkoarrari eginiko elkarrizketa Berlingo Europako txapelketako maratoian parte hartu aurretik. Bere lehenengo Europako txapelketa izanik, presiorik gabe datorrela dio Iraitzek.
Nahiz eta ezustekoz beteriko denboraldiari eta covid-19ak eragindako efektuei aurre egin behar izan dieten, Mikel Unanue eta Oihane Otaegi podiumera igo dira Bratislavan jokatu den nazioarteko txapelketan. Bikote donostiarrak, entrenamendu ofizialetara joaterik izan ez zuen arren eta aurretik Eslovakiako pistan eskarmenturik ez zuen arren, azken laurdenetara iristea zuen helburu. “World Curling Tourrean lehiatzeko hainbeste zailtasun […]
Ausolan elkarteak, taldeentzako sukaldaritza egiten duen enpresak, eta Basque Team Fundazioak, goi mailako euskal kirol minoritarioa sustatzen duen erakundeak, ‘Aktiba zaitez’ izeneko kanpaina bat jarriko dute abian, haurtzarotik bizimodu osasungarriaeta jarduera fisikoa bultzatzeko. ‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan garatuko da Euskadiko ikastetxeetako jantokietan. Bazkalorduko aisialdia aprobetxatuz, proiektuak “ikastetxeetan eguerdiarekin lotutako espazioak dinamizatzea, ingurumenarekiko ohitura osasungarriak eta arduratsuak sustatzea eta kirol desberdinak […]
Adur Amatriain at geratu da lehiaketa paraleloko laugarren kanporaketan ISA World Gameseko bosgarren jardunaldia oso luzea eta bizia izan da. Euskal surflari gehientsuenak saiatzen ari dira orain errepeskan aukerei eusten, Pauline Ado izan ezik, txapelketa nagusian geratzen den euskal rider bakarra baita bera. Gaur egun, Pauline ez da uretan sartu, baina Ariane Ochoak, Nadia Erostarbek, […]