Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.
Tania Calvo Basque Teameko txirrindulariak bigarren domina lortu du Frantziako Saint-Quentin-en-Yvelinesen jokatzen ari diren Europako Txapelketan. Arabarrak Degrendele belgikara azpiratu du eta banakako abiadura proban brontzea lortu du horrela. Calvok Simona Krupeckaite lituaniarrarekin indarrak neurtuz hasi du jardunaldia. Hiru lasterketa korritu behar zituzten, eta lehenengo bietan kale egin duenez, brontzeagatik borrokatu behar izan da Tania. […]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua eta BASQUE TEAMeko presidentea den Cristina Uriarte eta Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria den Jon Redondo eurekin izan dira gaur goizean Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan Gurpildun aulkiko selekzioarekin zilarra lortu du Garciak Joko batzuetan izan duen bigarren parte-hartzean; Granadosek, berriz, brontzea eskuratu du pistako txirrindularitzako taldearekin bere hirugarren […]
Begoña Lazkanoren laukoa seigarren izan da Szegedeko pistako piraguismoko Munduko txapelketako sailkapen txandan, K4-500 metrokoan, eta finalerdietarako pasea lortu du. Basque Teameko palistak erronka handia du Hungarian: Tokio 2020rako txartela lortzea, bere lehen Olinpiar Jokoak izan daitezkeen horietan egoteko pasea eskuratzea, alegia. Begoñaren aburuz, orain dela lau urte baino prestatuago heldu dira hitzordura.