basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 22
uztaila
2018

Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutieta errugbi jokalariek bosgarren postuan bukatu dute San Frantziskoko Munduko txapelketa

Zazpiko Munduko txapelketarekin, konbinatuak era ederrean amaitu du denboradldi bikaina, World Serieetan ere emaitza aipagarriak izan baitzituzten emakumeek

San Frantziskoko Munduko txapelketa honetan Zeelanda Berria, Frantzia, Australia eta Estatu Batuetako potentziek baino ez dute amaitu Barbara Pla, Amaia Erbina eta Uribarri Barrutietaren selekzioaren gainetik. Pedro de Matiasek gidatutako taldea zerrendako bigarren selekzio europear onena izan da, berriz ere erakutsita denboraldi honetan egindako lan itzela.

Munduko txapelketa printzipioz zaila zen Fijiren kontrako neurketarekin hasi zuten, baina ez zuten arazorik izan 12 eta 19 nagusitzeko. Hitzordu honetarako planteatu zuten helburua lortu zuten horrela: munduko zortzi selekzio onenen multzoan sartzea.

Final laurdenetan Australiako olinpiar txapeldunak izan zituzten aurrez aurre. Hasieratik maldan gora jarri zitzaien norgehiagoka; horren erakusle 0 eta 34ko behin betiko markagailua. Porrotaren ondoren xedea garbia zen: Munduko txapelketan bosgarren tokia bereganatzea, balentria mardula. Kanadaren aurka eman behar izan zuten lehen pausoa, eta sendotasunez eman zuten, kanadiarrak 26 eta 14 menderatuta.

Beraz, azken oztopoa gainditu eta bosgarren postua erdiesteko, Irlanda azpiratu behar zuten. Bigarren zatirako neurketa irekita geratu da eta dena emozioz beteriko azken txanpan erabaki da. Defentsan indar guztia atera eta azken unera arte borrokan jarraitu behar izan dute 7 eta 12 irabazteko.

Munduko txapelketan lortutako bosgarren postu txalogarriari World Serieetako sailkapen nagusian poltsikoratutako hamaikagarren postua gehitu behar zaio denboraldi honetan.