basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
GOOX3886
Atletismoa 16
uztaila
2018

Asier Aguirre atleta, Europako azpitxapeldun 10.000 metrokoan

Durangarrak zilarrezko domina jantzi du Parisen jokatzen ari diren INAS Europako txapelketan

Jose Azevedo portugaldarra erretiratzeak lasterketa baldintzatu du. Proba oso taktikoa izan da. Lehen bi kilometroetan oso motel aritu izan dira atletak, norbaitek aurrea hartzearen zain geratu dira denak. Dena den, Fabrizio Vallone italiarrak hartu du gidaritza eta berak eraman du azkenean garaipena. Vallonek erasoa jo du probaren erdialdean eta lehiakideek ezin izan diote kontra egin.

Asierrek indarrak dosifikatzeko erabakia hartu du eta beste batzuei aurreratzeko aukera eman die. Euren atzean jarri da indarrak gordetzeko, eta hiru itzuliren faltan erritmo aldaketa bat eginda, ezustean harrapatu ditu berarekin taldetxoan egon direnak. 33’44”05 Fabrizioren denbora, 33’56”26 Asierrena eta 33’59”76 brontzea bereganatu duen Sam Fernando britaniarrarena.

“Hilabeteetan belauneko lesioa sufritu dut eta hori dela eta ez dut aukerarik izan krosetan eta pista estaliko probetan parte hartzeko. Horregatik, korritzeko aukera gutxi izanda, zilarrezko domina honek oso zapore gozoa uzten dit” adierazi dio Asierrek Basque Teami lasterketa bukatu duenean.

Basque Teameko atletak 5.000 metroko proba izango du ostiralean.