basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Gurutze Frades 7º Mundial 2018
Albisteak 14
uztaila
2018

Gurutze Frades triatletak zazpigarren postuan bukatu du distantzia luzeko Munduko txapelketa

Bizkaitarrak esfortzu itzela egin du azken bi tarteetan sailkapenean gora egiteko eta lehenengo hamarren artean amaitzeko Fyn-en (Danimarka) jokatu duten distantzia luzeko Munduko txapelketan.

Igeriketako 3.000 metroen ondoren lau emakumek hartu dute lasterketako burua: Helle Frederiksenek, Annabel Luxfordek, Camila Pendersenek eta Bárbara Riverosek. Gurutze Fradesek zortzi minutu baino gehiago galdu ditu tarte honetan.

Txirrindularitzako zatian lasterketa buruan jarri diren emakumeek distantzia handitu dute; hala ere, Gurutzek ez du amore eman eta borrokan jarraitu du. Bizikletarekin hovera egin du eta bederatzigarren postuan ekin dio azken tarteari, korrikako tarteari, aurrean joan direnekiko 14 minutuko aldearekin.

Korrikako tartean Helle Frederiksenek erritmo bizi-bizia ezarri du eta garaipena erdietsi du horri esker. Bera da distantzia luzerko Munduko txapeldun berria. Danimarkarra 5:49:04ko denbora eginda sartu da helmugan. Zilarra Barbara Riverosek bereganatu du (5:51:22) eta brontzea Annabel Luxford-ek (5:55:57). Gurutzek zazpigarren bukatu du, 13 minutura.

“Denboraldiaren lehen zatian helburu guztiak bete ditut. Gaur zazpigarren tokia erdietsi dut distantzia luzeko munduko txapelketan. Beti bezala, borroka gogorra izan da eta pozik nago egindako lanarekin. Igeriketan denbora gehiegi galdu dut eta bizikletan dena ematera irten naiz. Bakarka aurrera egin behar izan dut, pedalei indartsu eraginda. Korrikako zatian azken ukitua eman behar nion egindako esfortzuari, postuak hobetzeko aukera nuen eta horretan jarri dut arreta. Zenbaki onak egin ditut, igeriketa oztopo izan dudan arren. Egindako lasterketarekin pozik nago eta denboraldiaren lehen zatia hórrela ixteagatik. Distantzia luzeko hiru lasterketa egin ditut jarraian eta maila bikaina erakutsi dut hiruretan. Orain Konako bidea prestatzea da hurrengo erronka” adierazi du lasterketa bukatzean.