basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Patxi Mundial edit 2
Patinajea 07
uztaila
2018

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak laugarren postua lortu du Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketa proban

Amorrua eman dio podiumetik kanpo geratzeak, baina proba amaitu eta gero ofizialki zoriondu ditu lehiakideak, sekulako kiroltasuna erakutsiz

Getxo, 2018ko uztailaren 7an. Patxi Peula gasteiztarra garaipenak lortzen ohituta dago. Hori argi erakusten dute Munduko txapelketetan erdietsitako zazpi dominek, Europako txapelketetan irabazitako 23 dominek eta Espainiako txapelketetan urrezko 50 dominen marka gainditu izanak.

Oraingoan, Heerde-Arnhemen (Holanda) jokatzen ari diren Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketa proban podiumetik kanpo geratzea egotzi zaio. Dena den, proba bukatu ondoren Patxik adierazi du hainbat aldiz irabazten jakin duen moduan, galtzen ere jakin behar dela, eta hori dela eta, ez duzalantzarik izan lehiakideak zoriontzeko. Bart Swings belgikarrak urrea eraman du (28:29,287), Daniel Niero italiarrak zilarra (28:29,451) eta Nolan Beddiaf frantziarrak brontzea (28:29,471). Patxik egindako denbora: 28:30,433. Esfortzu ikaragarria egin du arabarrak, ezkerreko bota hautsi duela horren erakusle. Behatz luzea ere mindu zaio.

Gazteenak nagusitu dira oraingoan; hala ere, 30 urte dituen Peulak aste honetan irratian adierazi duenez, “Patxi luzerako izango duzue”.

20.000 metroko kanporaketa proba ez da izan Patxi Peulak Munduko txapelketa honetan jokatutako bakarra. 15.000 metroko kanporaketa proban seigarren bukatu zuen, 10.000 puntu-kanporaketa lasterketan bederatzigarren eta 10.000 metro puntuaketan seigarren izan zen.