basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Plata de Ane Santesteban Juegos Mediterraneo 2018
Txirrindularitza 27
ekaina
2018

Zilarra Ane Santesteban txirrindulariarentzat Mediterraneoko Jokoetan

Errenteriako txirrindulariak bigarren metal preziatuena jantzi du errepideko txirrindularitzako proban Tarragonako Vilasecako herrian hasiera eta bukaera izan duen hiri-zirkuituan.

Anek 2 ordu, 38 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 89 kilometroko etapa betetzeko, eta esprinetan Erica Magnaldiri bigarren tokia irabazi dio. Biak irabazlearengandik 3 minutu eta 18 segundora iritsi dira. Elisa Longo italiarra aise nagusitu da eta arazo barik eskuratu du urrea (2 ordu, 35 minutu eta 29 segundo) nahiz eta hirurek batera ihesean egin duten etaparen zatirik handiena.

2017an izan zuen istripuagatik igaro duen boladarra txarrari agur esan dio Ane Santestebanek eta denboraldi honetan distira berreskuratu du. “Oso pozik nago” adierazi du proba bukatutakoan.