basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 09
ekaina
2018

Brontzeak Iñigo Peña eta Aitor Gorrotxategirentzat, zazpigarren postua Begoña Lazkanorentzat eta bosgarrena Higinio Riverorentzat

Lortutako emaitzek abuztuko Munduko txapelketa jokatzeko aukera ematen diete Peña, Lazkano eta Gorrotxategiri

Atzo egokitu zitzaien kaleak lagunduko ez zuela pentsatu bazuten ere, gaur haize aldaketa egon da eta lehia askoz ere orekatua izan da denentzat. Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek estropada-bukaera ikaragarria egin dute, goraka eginez azken metroetan. Hirugarren metal preziatuena janztea lortu dute, 00:03:06.750 (+00:00:01.810) denbora markatuta, eta podiumera igota Serbia eta Alemaniaren ondoren K2-1.000 metrokoan. Hirugarren postu honekin Peñak eta Cubelosek bikote sendoa osatzen dutela erakutsi dute beste behin, eta gainera Portugalen abuztuan jokatuko den Munduko txapelketarako sailkapena ziurtatu dute.

Pozez gainezka egon den Aitor Gorrotxategirentzat ere brontzezko domina maila absolutuan jokatzen duen bere lehen Europako txapelketan. Gorrotxategik, Javier Hernanz, Pelayo Roza eta Ruben Millanekin, garra atera du eta azken metroetan eduki duen guztia eman du brontzezko domina erdiesteko. Kronoa 00:02:49.701-tan geratu dute (+00:00:00.860), Bulgaria eta Eslovakiaren atzetik amaitzeko.

Bestalde, Begoña Lazkanok zazpigarren postuan bukatu du K4-500 metrokoa. Pasaiako palistak, Sara Ouzande, Isabel Contreras eta Alicia Heredia taldekideekin oso erritmo altuan hasi du estropada, euren aurretik bukatu duten Munduko beste potentzia batzuen erritmoari eutsiz. Hungariak, Bulgariak eta Errusiak osatu dute podiuma. Begoñak eta bere ontzikideek 01:32.733 (+00:00:03.800)-ko denbora egin dute eta Munduko txapelketarako sailkapena lortu dute bide batez.

Higinio Riverok pozik bukatu du piragüismo esprinteko Europako txapelketa batean bere lehen parte-hartzea. Maratoian izandako esperientziaren ondoren, Higiniok modalitatez aldatu du eta honetan ere ez doakio batere gaizki. KL2 proban ez da finalerako sailkatu, baina VL2ko proban merezimendu handiko bosgarren postu bat erdietsi du. Higinioren denbora; 00:59.186 (+00:04.673)