basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 08
ekaina
2018

Iñigo Peña, Begoña Lazkano eta Aitor Gorrotxategi K2-1.000, K4-500 eta K4-1.000 metroko finaletan arituko dira hurrenez hurren

Iñigo Peña eta Paco Cubelos K2-1.000 metroko finalerako sailkapen zuzenaren bila sartu dira uretara baina eslovakiarren, serbiarren eta poloniarren ondoren iritsi dira helmugara, laugarren tokian, eta hori dela eta finalerdia jokatu behar izan dute. Iñigok adierazi duenez, Belgradeko beroak eta hezetasunak kalte egin diete. Arratsaldean, dena den, egoerari buelta eman diote eta nekeari aurre eginda, hirugarren izan dira finalerdian, A finalerako sailkatuz.

Bestalde, Begoña Lazkano laugarren izan da Ouzande, Contreras eta Heredia ontzikideekin batera, K4-500eko lehen sailkapen txandan, Hungaria, Alemania eta Frantziaren atzetik. Ezin izan dute finalerako txartel zuzena eskuratu baina txanda sentsazio onekin bukatu dute. Arratsaldeko finalerdian bigarren izan dira eta bihar dominen borrokan arituko dira A finalean.

Azkenik, Aitor Gorrotxategi gipuzkoarrak debut ikaragarria izan du maila absolutuko bere lehen Europako txapelketan. Javier Hernanz, Pelayo Roza eta Rubén Millanekin batera, bigarren postuan amaitu dute K4-1.000 metroko finalerdia eta bihar podiumera igotzeko borrokatuko dira, modalitate ez olinpiko honetan.

Gainera, bihar Higinio Rivero hasiko da lehian parakanoean.