basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 07
ekaina
2018

Iñigo Peña Basque Teameko piraguistak Belgradeko Europako txapelketan dominen borrokan egotea espero du

Zumaiako palista podiumera bueltatzen saiatuko da, iaz brontzea lortu baitzuen txapelketa kontinentalean.

Iñigo Peña eta bere taldekidea den Paco Cubelos sasoiko daude; izan ere, orain dela hilabete zilarrezko domina erdietsi zuten Szegedeko Munduko Kopan.

Europako txapelketa honetan, dominen borrokan egoteaz gain, Munduko txapelketa jokatzeko sailkapena lortu nahi dute. Mundiala Portugalen jokatuko dute, abuztuan.
Lau euskal palista izango ditugu lehian Belgradeko Europako txapelketan

Iñigo Peñak, Begoña Lazkanok, Aitor Gorrotxategik eta Higinio Riverok pistako piraguismoko Europako txapelketan parte hartuko dute ekainaren 8tik 10era Belgraden.

Iñigo Peña K2-1.000 metrokoan lehiatuko da, Begoña Lazkano K2-1.000 metrokoan, K4-500 metrokoan eta K1-5.000 metrokoan. Aitor Gorrotxategik K4-1.000 metrokoan parte hartuko du eta Higinio Riverok KL2-200 metrokoan edo VL2-200 metrokoan (bere desgaitasunagatik sailkapen mahaiak ezartzen dion kategoriaren arabera).