basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Richard Oribe Antzuola edit
Albisteak 31
maiatza
2018

Richard Oribe Basque Teameko embaxadoreak hitzaldia eman zuen atzo Antzuola Herri Eskolan

Richard Oribe igerilariak eta Javier de Aymerich bere teknikariak solasaldia izan zuten atzo Antzuola Herri Eskolako 8 eta 9 urteko umeekin Basque Team Fundazioaren “Baloreetan BAT” proiektuaren barruan antolatutako jardueran.

Umeek ‘Agurra’ dantzatuz egin zieten harrera igerilari paralinpikoari eta bere teknikariari. Ordu batez, Richarden kirol ibilbide zabala errepasatu zuten eta donostiarraren desgaitasunari buruz aritu ziren. “Ezberdinak” diren pertsonak gaitasun baliotsuak eta bereziak dituztela azpimarratu zuten eta inguruaren, lagunen, familiaren, zaletasunen eta helburu eta horiek lortzeko bidearen garrantziaz ere egin zuten berba. Richarden gainditze-ahalmena izan zen hitzaldiaren ardatz.

Umeek bukaeran galdera interesgarri asko egiteko aukera izan zuten, eta ondoren, talde-argazkiarekin bukatutzat eman zuten saioa. Umeek ikaragarri ondo pasatu zuten eta guk ere bai!