basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Saskibaloia 24
maiatza
2018

“Ilusioa badut eta Tokio 2020ra heltzea espero dut”

Euroligako eta ligako azpitxapelduna izan da Basque Teameko Asier Garcia saskibaloi jokalaria Bidaideak Bilbao BSR bere taldearekin, eta abuztuan Hanburgoko Munduko txapelketa jokatzea izango da bere hurrengo helburua

Asier Garciak oso denboraldi ona izan du. Bere kluba, Bidaideak Bilbao BSR, txapeldunordea izan da ligan eta Euroligako hitzordu handian ere bigarren postuan bukatu du, Galatasaray talde boteretsuak baino ezin izan du gainditu.

“Ondo aritu izan gara. Txapelketa ona egin dugu eta partida oso onak jokatu ditugu, baina beste alde batetik, triste gaude eta zapore garratza geratu zaigu finala galdu eta gero. Esaten dute finalak irabazteko jokatzen direla eta guk galdu egin genuen, horregatik apur bat minduta gaude, baina seguru denborarekin beste era batera ikusiko dugula dena”.

“Urte ezberdina izan da entrenatzailea aldatu genuelako eta zalantzekin hasi ginelako. Sistema ezberdinetara moldatu behar izan genuen baina denborarekin hobera egin dugu. Gabonetatik Aurrera uste dut taldearen joera ona izan dela, gora egin duela, eta Euroliga unerik egokienean heldu zela, denboraldi hasieran planteatu genuen moduan. Uste dut taldearen eta jokalarien erantzuna egokia izan dela eta aurrerantzean ere holakoa izatea eta datorren urtean ere pausoak ematen jarraitzea espero dugu”.

“Uste dut Euroligak Bilbon eta Bizkaian oihartzun mediatiko garrantzitsua izan duela; gero eta jende gehiago datorrela neurketak ikusten. Finalean mila pertsona baino gehiago zeuden polikiroldegian, erabat beteta zegoen, gizarteak ondo erantzun duela uste dut”.

Liga eta Euroliga bukatuta, abuztuan Hanburgoko Wilhemsburger Inselpark Arenan jokatuko duten Munduko txapelketa izango da denboraldiko hurrengo helburua.

“Hautatzailea aldatu dute; iaz Europako txapelketan lortutako bosgarren postuak zapore gazi-gozoa utzi zigun, Paralinpiar Jokoetan zilarra lortu baigenuen, baina orain itxaropentsu nago eta gogotsu. Hautatzaile berriak behin betiko zerrendan sartzea eta nire bigarren Munduko txapelketa jokatzea espero dut. Badakigu oso zaila izango dela eta Munduko selekzio eta jokalari onenek parte hartuko dutela bertan”.

Orain berarentzat hurrengo erronka Munduko txapelketa izan arren, epe ertainera Asierrek baditu 2020ko Tokioko Jokoak xede.

“Oraingoz Tokio 2020ra heltzea dut helburu; ez dakit fisikoki eta mentalki iritsiko naizen. Dena den, iristen saiatzeko planteamendua egin dut. Ilusioa badut eta heltzea espero dut”.