basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 18
maiatza
2018

Basque Teamek eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bikaintasunezko kirol proiektua aurkeztu dute

Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioek eta Euskal Federazioen Batasunak proiektu hau eta beste hamaika jarri dituzte martxan, hurrengo hitzordu olinpikoetan euskal kirolarien parte-hartzea bultzatzeko asmoz

Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak gaur aurkeztu dute Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan, Tokio 2020ko, Beijing 2022ko eta Paris 2024ko Paralinpiar Jokoetan euskal kirolarien parte-hartzea sustatzea helburu duen proiektua. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Porfirio Hernandez Kirol Egokituaren Euskal Federazioko presidentea eta Amagoia Arrieta eta Agurtzane Eguiluz kirolariak izan dira ekimenaren aurkezpenean.

Bikaintasunezko kirol proiektuak martxan jarri dira datozen hitzorduetan olinpikoak izateko potentzialtasun edo ahalmena duten kirolariekin. Nazioarte mailan, kategoria absolutuan, emaitzak dituzten kirolariei beka eman beharrean (hau Basque Team fundazioak egin du jada azken hamarkadan eta egiten jarraitzen du), proiektu hauek baliabideak kirolarien ingurugiroan ardazturiko ekimenetan oinarritzen dira. Fundazioak ez ditu kirolariak bekatu behar, proiektuaren parte izateko. Batek ez du bestearekin zerikusirik.

Euskal federazioek eta Basque Team Fundazioak gidatutako proiektuek kirolarien egunerokoa ezagutzen duen entrenatzaile bat izango dute ardatz. Horrez gain, kirolariek jarraipen zehatza izango dute eta euren beharrizan guztiak beteta geratuko dira. Hori da proiektuen xedea.

Euskal federazioek zuzenduko dituzte proiektuak eta horretarako Basque Teamen laguntza ekonomikoa eta irudi eta komunikazio aholkularitza izango dute, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroak eskainitako zerbitzu biomedikuekin eta kirol teknikoen aholkularitzarekin batera.

Kirol egokituaz gain, surfak, eskaladak, karateak, atletismoak, judoak, arraunak errugbiak, eskubaloiak, badmintonak, mahai-tenisak eta piraguismoak ere bikaintasunezko proiektua izango dute. Gaurko aurkezpenean, zehazki, dagoeneko ospetsuak diren kirolariek euren harri koskorra jarri nahi izan dute, Asier Garcia saskibaloi jokalariak eta Iker Sastre mahai-tenis jokalariak, besteak beste. Kirol egokituaren proiektuaren barruan bi azpi-proiektu bereizten dira; horietako bat gurpil aulkiko saskibaloiaren ingurukoa da.

Hauexek dira Eusko Jaurlaritzak, Basque Team Fundazioak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak bultzatutako bikaintasunezko proiektua osatzen duten kirolariak:

Izena/Abizena Jaiotze-data Kluba/Probintzia Kirola/Mota
Tania Castillo 2005/01/22 Bikaia-Javi Conde Atletismoa T38
Fernando Michelena 1972/7/21 Gipuzkoa- Kemen Olinpiar Tiroa R4 R5
Ibon Muguerza 1983/10/01 Gipuzkoa- Eibar Igerixan Snowboarda
Itxaso Mungira 1999/11/11 Bizkaia- Javi Conde Atletismoa T11
Iker Iglesias 1998/10/28 Gipuzkoa- Dordoka Boccia BC5
Amagoia Arrieta 1974/02/10 Gipuzkoa- Dordoka Boccia BC1
Nahia Zudaire 2004/05/10 Gipuzkoa- Konporta Igeriketa S8
Sara Alvarez 2000/04/30 Alava- Itxaropena Goalball
Maialen Solaun 2000/11/28 Alava- Itxaropena Goalball
Maider Santesteban 1981/07/29 Gipuzkoa- IK Goalball
Alejandro Prior 1991/09/17 Gipuzkoa- Fortuna Eskrima
Ager Solabarrieta 1972/07/12 Bizkaia-Hamaika Olinpiar tiroa
Nicolas Verdejo Aroca 1985/08/22 Gipuzkoa- IK Goalball

Gurpil aulkiko sasakibaloia

Patxi Suarez 1999/07/20 Bizkaia- BSR Bilbao
Martin Perez 1997/09/16 Araba- Zuzenak
David Ramos 1997/06/23 Araba- Zuzenak
Alejandro Garcia 1999/05/24 Araba- Zuzenak
Txema Avendaño 1988/08/29 Bizkaia- BSR Bilbao
Ruben Viso 1994/09/02 Araba- Zuzenak
Beatriz Zudaire 2000/06/08 Araba- Zuzenak
Agurtzane Eguiluz 1997/04/18 Araba- Zuzenak