basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Bronce Pablo Carrera-Sonia Franquet Fort Benning 2018
Tiro olinpikoa 13
maiatza
2018

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak urrea bereganatu du Fort Benningeko Munduko Kopako bikote mistoen proban

Pablo Carrerak urrezko domina jantzi du aire pistolako 10 metroko taldekako proban, Sonia Franquet katalanarekin, Fort Benningen, Columbusen (Estatu Batuak) jokatutako Munduko Kopan

Pablok eta Soniak osatutako bikoteak bigarren postuan bukatu du finalaren aurreko sailkapen txanda, Damir Mikec eta Zorana Arunovic serbiarren atzetik. Finalean, dena den, gainditu egin dituzte. Pablok eta Soniak urrea irabazi dute 479 puntu lortuta. Serbiarrek zilarra eraman dute 477.5 puntu eginda eta brontzea Dionysios Korakakis eta Anna Korakaki greziarrentzat izan da, 416.7 punturekin. Proba hau Tokioko Olinpiar Jokoetako programan izango da.

Orain dela hiru egun Basque Teameko kirolariak brontzezko domina erdietsi zuen banakako txapelketan.

Pablok martxoan jokatu zuen Europako txapelketa Hungarian; bosgarren postuan bukatu zuen banakako lehia eta zortzigarrenean aurten martxan jarri duten bikote mistoen lehia.

Basque Teameko tiratzaileak denboraldiko hitzordu garrantzitsuena, Munduko txapelketa, abuztuaren 31tik irailaren 15era izango du Korean. Han jokoan izango dituzte Tokioko jokoetarako lehen plazak.