basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
20170517_048 BAT Pres CcP y nuevos becados
Karatea 13
maiatza
2018

Basque Teameko Jagoba Vizuete karatekak zilarra irabazi du Europako txapelketako taldekako proban

Jagoba Vizuete gasteiztarrak Rodrigo Ibáñez, Samy Ennkaili, Raúl Cuerva, Babacar Seck, Pablo Arenas eta Alejandro Molinarekin batera, bigarren metalik preziatuena bereganatu du xNovi Sad-en (Serbia) jokatutako Europako txapelketan

Kumiteko konbinatuak 3 eta 2 azpiratu zuen Polonia, 3 eta 1 irabazi zion Bosnia Herzegovinari eta 3 eta 1 menderatu zuen Ukraina. Finalerdian 3 eta 0eko emaitzarekin gainditu zuen Portugal. Bestalde, talde turkiarrak Azerbaijani 3 eta 1 irabazi zion finalerdietan, lehenago Serbia eta Belgika mendean hartuta.

Finalean Jagobaren selekzioak 3 eta 1 galdu du Turkiaren kontra.

Emaitza hau une garrantzitsuan heldu da, aurten Munduko txapelketa Madrilen jokatuko baitute. Gainera 2020ko Tokioko Jokoetan karatea kirol olinpikoa izango da lehen aldiz.