basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Errugbia 30
apirila
2018

“Munduko txapelketara ondo helduko garela uste dut, baina Tokioko Jokoetan benetan lehiakorrak izan gaitezke”

Selekzioak laugarren postuan bukatu zuen Japoniako Munduko Seriea urrezko finalerdirako sailkatu ondoren; hau ez zen 2012-2013 denboralditik gertatzen

Basque Teameko Barbara Pla errugbi jokalaria baikor da zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioa izaten ari den garapenarekin. Barbarak Basque Teamek bekatutako Amaia Erbinarekin eta beste euskal jokalari batzuekin osatzen du taldea, Uribarri Barrutieta, Enara Cacho eta orain lesionatuta dagoen Anne Fernandezekin, besteak beste.

Pedro de Matiasek gidatutako taldea aurtengo Munduko Serieetan bilakaera izugarria izaten ari da.

“Abenduan hasi ginen Dubain. Han seigarren postuan bukatu genuen. Azken boladan lortutako emaitza onena izan zen. Iazko denboraldia zaila izan zen emaitzei dagokienez. Aurten hobeto hasi ginen. Otsailean Australian aritu ginen eta aurreko txapelketan lortutakoa hobetzen zuen bosgarren postu bat erdietsi genuen. Jokoa ez zen Dubain bezain ona izan, baina emaitza bai. Oraingoan, Japonian, laugarren postua lortu dugu eta historikoa izan da, orain arte behin bakarrik lortu delako Munduko Serie bateko finalerdiak jokatzea; beraz, oso pozik gaude”.

Japonian laugarren izateagatik lortutako puntuek salkapen nagusiko seigarren tokian jarri du taldea. Emaitza onak izateaz gain, joko sendoa erakutsi dute, Australia bezalako aurkari erraldoiak gaindituta.

“Txapelketa hauetan 11 taldek eta gonbidatutako beste bat parte hartzen dute eta oraintxe bertan seigarren gaude, Kanadarekin berdinduta, 32 punturekin; inoiz ez gara hain goian egon sailkapenean. Konfiantza ematen dizu, batez ere lehiakorrak garela ikusteak, edozein mendera dezakegula. Galdu dezakegu, Japonian ere hori gertatu zitzaigun lehen neurketan, baina hobera goaz . Denboraldia San Frantziskoko Munduko txapelketarekin bukatuko dugu eta hobetzen jarraitzeko eta Mundialean zerbait garrantzitsua lortzeko bultzada ematen digu”.

“Aurreko urtean belaunaldi aldaketa bat izan genuen. Jokoen ondoren esperientziako jokalari batzuek lehiatzeari utzi zioten eta talentu handia duen baina esperientziarik ez duen jende berria sartu zen. Dena batu zen eta denboraldi zaila izan zen. Orain jokalariek gutxienez urte bateko esperientzia badute nazioarteko txapelketetan eta talde berria eraikitzen ari da; joko egitasmoari denek jarraitzen diogu eta ilusioa badugu, beraz, gauzak aurrera doaz. Hobetzeko gauzak baditugu baina defentsan sendoago ari gara, beste taldeek ez dituzte entseguak lortzen hain erraz”.
Aurten Munduko txapelketa uztailean jokatuko dute, San Frantziskon. Dena den, lehenago Munduko Serieetan beste txapelketa batzuk badituzte. Maiatzaren 12tik aurrera urteko azken-aurreko Munduko Seriea jokatuko dute Langforden, Kanadan.

“Munduko txapelketara ondo helduko garela uste dut, baina bilakaera honekin jarraitzen badugu eta lesiorik ez badaukagu, Tokioko Jokoetan benetan lehiakorrak izan gaitezke”.

Emakumezkoen errugbi zazpiko selekzioak olinpiar diploma eskuratu zuen 2016ko Rioko Jokoetan, zazpigarren bukatuta.