basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Asier Garcia Euroligako azpitxapeldun
Saskibaloia 29
apirila
2018

Asier Garcia, Euroligako azpitxapeldun

Ezin izan du kluben titulu kontinentala erdietsi baina Basque Teamek bekatutako gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria harro azaldu da “pabilioia betetzeaz, hedabide guztien arreta erakartzeaz eta kirol zoragarri honekin jendeari gozarazteaz”.

Istanbuleko Galatasarayk eraman du garaipena Bidaideak Bilbao BSR 71 eta 73 menderatuta finalean.

Partida orekatua izan da eta taldeak atsedenaldira heldu dira bi puntuko aldearekin (35-37). Azken laurdenean erabaki da dena.
Asier Garciak aurretik jarri du Bidaideak hiruko batekin amaierarako minutu erdi falta zenean (71-70), baina talde turkiarrak etekin handia atera die azken uneetako falta pertsonalei.

Luszynskik markagailua irauli egin du bi jaurtiketa libretan asmatuta (71-72), Asier Garciak huts egin du pertsonalen lerrotik egindako bi jaurtiketetan eta Luszynskik beste puntu bat gehiago lortu du, garaipena ziurtatzeko (71-73).