basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Japon chicas rugby world series
Errugbia 22
apirila
2018

Laugarren postua zazpiko errugbiko neskentzat Kitakyushun

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioak urteko bere hirugarren Mundu Seriea bukatu du laugarren postua erdietsita, brontzezko dominaren borrokan Australiaren kontra 19-5 galduz. Urrezko finalerdian ezin izan dute Frantzia gainditu eta berriz ere australiarrekin neurtu behar izan dituzte indarrak. Taldekako fasean, berriz, garaipena lortu zuten aussien aurka.

Basque Teamek bekatutako Barbara Pla eta Amaia Erbinaren taldeak txapelketa honetan egindako lan bikainari esker, 14 puntu pilatu dituzte eta sailkapen nagusian seigarren tokira igo dira Estatu Batuak gaindituz.