basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
https://www.youtube.com/watch?v=X9KxnagdsTo
Txirrindularitza 29
martxoa
2018

“Brontze honek Riokoak baino zapore hobea izan du”

Basque Teameko Amador Granados txirrindularia oso pozik itzuli da Munduko txapelketatik eta Tokioko Jokoak begiz jota ditu jada

Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo zen taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan.

“Nire ibilbideko puntu honetan, elkarrizketa guztietan esaten ari naiz luzapen denboran nagoela, eta horregatik domina honek Riokoak baino zapore hobea izan duela uste dut. Aurrekoan tentsioa zegoen, lan asko egin genuen, esfortzua handia izan zen eta aukera bakarra geneukan, lortu ala ez lortu, ez zegoen besterik. Domina honek zapore goxoagoa izan duela iruditzen zait.”

Sailkapen txandan Granadosen hirukoteak Estatu Batuak mendean hartu zituen hirugarren markarik onena eginda (50.928 segundo). Talde txinatarra oso gertu izan zuten (50.780), baita britainiarra ere (50.186) baina azken hauek sartu ziren urrezko domina eskuratzeko borrokan. Egindako denborak brontzezko dominagatik lehiatzeko aukera eman zion Granadosen hirukoteari eta azkenean lortu egin zuen saria, Jason Kimball, Joseph Berenyi eta Justin Widhalm estatubatuarrei nagusituta.

“Abiadura proban berdinak izan gara ziklo osoan. Nik lehen itzulia korritzen dut, Eduardo Santasek bigarrena eta Alfonso Cabellok hirugarrena, iaz izan ezik, lesioagatik Pablo Jaramillo sartu baitzen bere ordez. Denborei dagokienez, ezustekoa izan da zilarrezko eta urrezko dominetatik oso gertu egon garela, bi ehuneneko baino ez zaizkigu falta izan borroka horretan sartzeko eta horrek bultzatu gaitu. Datorren urtean Munduko txapelketa jokatuko dugu, taldea doitzeko bali izango du, baina abiaduran domina lortuz gero, Jokoetan izango gara seguruenik”.

Amador Granadosek nazioarteko txapelketetan bere palmaresa aberasten jarraitzen du. Europako txapelketa eta kopetan lortutako dominez gain, Basque Teameko kirolariak 11 domina pilatzen ditu Munduko txapelketetan. Olinpiar abiadurako probari dagokionez, Amadorrek urre bat (2014), hiru zilar (2006, 2015, 2017), eta lau brontze (2010, 2012, 2016, 2018) ditu. Bestalde, 2016an Amador Granadosek, Cabello eta Santasekin batera, brontzezko domina jantzi zuen Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan.

“Jokoetatik bueltatu nintzenetik luzapen denboran nago, epailearen txistuaren zain. Niretzat hau opari bat da. Ez dut presiorik oso lasai ekingo diodalako hurrengoari. Ongi egiten badut, ederto; eta ez bada ongi ateratzen ez da ezer pasako. Urte bat gehiago egingo dut ahal izanez gero, baina lana egin dut jada. Hala ere, ez dut amore emango eta hurrengo Jokoetan parte hartzen ahaleginduko naiz, dudan adinarekin ohikoa ez izan arren”.

“Riora itzultzea oso bereia izan da. Joko batzuen ondoren ez duzu uste bueltatuko zarenik. Izan ere, lehen aldiz gin da Munduko txapelketa Olinpiar Jokoen egoitza berean. Apur bat beldurtu ginen tximista batek sutea eragin zuelako belodromoan, baina txapelketarako prest izan zuten berriro. Ez zegoen Jokoetan bezala, hain beteta, baina han izan nintzen, bideo batzuk grabatzen eta argazki batzuk ateratzen. Azkenean emaitza berretsi genuen, sentsazio hobeekin gainera. Oroitzapen ona da. Ez genuen uste bueltatuko ginenik eta itzuli egin gara”.

“Selekzioan hautatzaileak abiadura probetarako baino ez nau nahi, horregatik orain atseden hartuko dut eta hilabete barru datorren urtean Holandan jokatuko den Munduko txapelketa prestatzen hasiko naiz. Abiatzea hobetzen ahaleginduko naiz eta ea horrela urre eta zilarraren borroka horretan sartzen garen. Jokoetan izateko aurrerapauso itzela litzateke”.