basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 26
martxoa
2018

Basque Teameko Amador Granados txirrindulariak brontzezko domina lortu du Rio de Janeiroko Munduko txapelketan

Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo da taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan.

Sailkapen txandan Granadosen hirukoteak Estatu Batuak mendean hartu ditu hirugarren markarik onena eginda (50.928 segundo). Talde txinatarra oso gertu izan dute (50.780), baita britainiarra ere (50.186) baina azken hauek sartu dira urrezko domina eskuratzeko borrokan. Egindako denborak brontzezko dominagatik lehiatzeko aukera eman dio Granadosen hirukoteari eta azkenean lortu egin du saria, Jason Kimball, Joseph Berenyi eta Justin Widhalm estatubatuarrei nagusituta.

Eduardo Santasek emaitza itzela izan dela adierazi du proba amaitutakoan. Emaitza honek aurrera jarraitzeko motibatzen dituela eta 2020. urtean Tokion jokatuko dituzten Paralinpiar Jokoetarako ondo kokatuta uzten dituela gehitu du. Amador Granadosek adierazi du brontzezko dominarekin helburua bete dela baina oraindik datozen hitzorduetan hobetzeko eta zilarrezko edo urrezko dominagatik borrokatzeko aukera badagoela.

Amador Granadosek nazioarteko txapelketetan bere palmaresa aberasten jarraitzen du. Europako txapelketa eta kopetan lortutako dominez gain, Basque Teameko kirolariak 10 domina pilatzen ditu Munduko txapelketetan. Olinpiar abiadurako probari dagokionez, Amadorrek urre bat (2014), hiru zilar (2006, 2015, 2017), eta lau brontze (2010, 2012, 2016, 2018) ditu. Bestalde, 2016an Amador Granadosek, Cabello eta Santasekin batera, brontzezko domina jantzi zuen Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetan.