basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Jon Santacana plata Pyeongchang 2018-2
Eskia 17
martxoa
2018

Jon Santacana eskiatzaileak agur esan dio Pyeongchangi zilar batekin eta hiru diplomarekin

Jon Santacana eskiatzailea eta Miguel Galindo bere gidaria deskalifikatuta geratu dira Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen eslalomean, lehenengo jaitsierako laugarren atean trabatuta geratu baitira.

Esperantza zuten azken proba honetan euren palmaresa handitzeko bi aldiz izan direlako txapeldunordeak diziplina honetan Paralinpiar Jokoetan (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014)
“Pena ematen du. Eslaloma horrelakoa da, luze joan naiz bigarren eta hirugarren atean. Lerrora bueltatzen saiatu arren, trabatuta geratu naiz. Honetan ez dago bigarren aukerarik. Akatsek kanpoan uzten zituzte zuzenean. Orokorrean kirola gaiztoa da eta hau, bereziki, asko” aitortu du Jonek.

Jonek eta Miguelek zilarrezko domina lortu zuten Joko hauetako superkonbinatuan, bi laugarren postu, bat jaitsieran eta bestea super-erraldoian, zazpigarren tokia erraldoian eta txapelketatik kanpo geratu dira eslalomean. Jokoei agur esan diete ibilbide bikainarekin, azken hamarkadan hitzordu garrantzitsu guztietako podiumetara igo baitira, Olinpiar Jokoetan, Munduko txapelketetan eta Munduko Kopetan. Orain disfrutatzeko unea heldu zaie. Palmares ikaragarria pilatu dute: sei domina (bi urre eta lau zilar) batera jokatutako lau Paralinpiadetan, eta Jonen kasuan, Salt Lake Cityn erdietsitako hiru domina gehiago.