basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 11
martxoa
2018

Bigarren diploma Jon Santacanarentzat Pyeongchangeko Jokoetan super-erraldoian laugarren bukatu eta gero

Jon Santacana eskiatzailea eta Miguel Galindo bere gidaria podimetik oso gertu geratu dira beste behin, beste laugarren postu bat eta diploma bat eskuratuta Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen super-erraldoian.
Bikoteak 72,37 kilometro orduko abiadura hartu dute eta dominatik 2.35 segundora geratu dira. Brontzea Miroslav Haraus eta Hudik Maros eslovakiarrek irabazi dute.
Urrea Jakub Krako eta Branislav Brozman eslovakiarrek eraman dute 1:26.11 denborarekin eta zilarra Giacomo Bertagnolli eta Fabrizio Casal italiarrek (lehenengo postutik 18 segundora).
Jon eta Miguel bigarrenez geratu dira podiumetik pauso batera. Lehenengo jardunaldian laugarren bukatu zuten jaitsieran, brontzetik 94 ehunenekora
Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoetan beste hiru proba gehiago jokatuko dituzte: super-konbinatua (matxoaren 13an), eslaloma (martxoaren 14an) eta erraldoian (martxoaren 17an).