Elkarrizketa Juan del Campo eskiatzaile alpinoarekin Jokoetan debutatu aurretik
Basque Teameko Juan del Campo eskiatzaile alpinoa elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan debuta egin aurretik. Mungiakoak bere lehenengo proba izango du bihar Yongpyongeko Mendi-Zentroan: eslalom erraldoia. Juanen arabera, Top 20an sartzea ona izango litzateke eta lehen 30en artean egotea ere egokia litzateke.