basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Curling-a 31
urtarrila
2018

“Uste dugu azken urteetako esperientziari eta entrenamenduei esker curling tradizio handiagoa duten herrialdeekin lehitzeko gai izango garela Munduko txapelketan”

Espainiako txapelketan lortutako garaipenak, Suedian apirilaren 20tik 29ra Munduko txapelketa jokatzeko txartela ematen die Basque Teameko Irantzu eta Gontzal Garcia kirolariei

Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoak bizi dituzte. Gontzal Munduko junior txapelketa jokatzeko deitu zuten eta bitartean Irantzuk, Brendan Bottcher entrenatzailearekin, Dutch Masters Mixed Doubles jokatu zuen Holandan. Irantzu da curlingeko Munduko zirkuituan garaipena lortu duen lehen kirolaria estatu mailan. “Nahiko garrantzitsua izan zen. Gontzal Finlandian zegoen Munduko junior txapelketan, eta hasieran Holandako txapelketa batera jokatu behar bagenuen ere, ezinezkoa izan zen. Espainiako txapelketa hobeto prestatzeko ni entrenatzailearekin joatea erabaki genuen. Hasiera batean teknika lantzeko joan ginen baina azkenean irabazi genuen! Kontatzen du emozioz Irantzuk.

Garaipenak asko animatu zituen Espainiako txapelketari ekiteko. Hor ere garaile irten ziren eta bide batez apirileko Munduko txapelketa jokatzeko pasea eskuratu zuten. “Balantzea oso ona da; partida guztiak irabazi genituen. Multzoetako fasea lehenengo postuan amaitu genuen eta horri esker final laurdenetako aurkariak ahulagoak izan ziren. Finalean, iaz bezala, Txuri-Berriko bikotearen kontra jokatu genuen berriro. Oso ondo aritu ginen, txapeldun irten ginen eta Mundiala jokatuko dugu” dio Irantzuk

“Uste dut garrantzitsua dela aurkariekiko dugun aldeari eusten jarraitzea. Azken lau urteetan irabazi dugu eta gure nagusitasuna izotzean nabaria izan da. Mundialari begira konfiantza ematen digu urtero han garela jakiteak, esperientzia gehigarri bat da zailak diren lehiakideak mendean hartzeko. Esperientziak puntu extra bat ematen digu” esaten du Gontzalek.

Munduko txapelketa apirilaren 20tik 29ra jokatuko dute Suedian eta multzo konplexuan egongo diren arren, curlingean tradizio handiagoa duten herrialdeekin batera, baikor azaltzen dira: “Uste dugu azken bi urteetako esperientzia eta entrenamenduei esker eurekin lehiatu dezakegula”.

Holandan Irantzuk Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek osatutako bikote donostiarrarekin neurtu zituen indarrak eta Espainiako txapelketako finalean ere elkarren aurka aritu izan dira, euskal curlingak egun duen maila altuaren erakusle.

“Bikoteak asko hazi dira Euskadin. Podiuma euskalduna izan da. Bikoteak gero eta lehiakorragoak dira, irabazteko gero eta zailagoak… Dena hemen geratzen da eta poztekoa da curlinga hain garrantzitsua izatea hainbeste familiarentzat, hainbeste talderentzat eta maila hori erakustea Espainiako txapelketan” baieztatzen du Gontzalek.