basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 26
urtarrila
2018

‘BAT To Pyeongchang’ saioak Imanol Rojo iraupen-eskiatzaileari buruz hitz egingo digu asteburu honetan

Basque Teameko kirolaria hobeto ezagutzeko aukera emango du bihar 13:55etan ETB2n eta igandean ETB1en ‘Oreka’ programaren barruan eskainiko den atalak.

Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako BASQUE TEAM Fundazioaren ‘BAT To PyeongChang’ saioak Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea izango du protagonista asteburu honetan.

Tolosako kaleak asfaltoz jantzitako kaleak dira. Elurra ez da maiz heltzen bertara, baina iraupen eskiak lotura estua du bertako jendearekin. Mende luze da Norvegiako kolonia bat heldu zela herrira. Industria indartsuaren garaiak ziren, eta eurekin ekarri zuten, ehun urte beranduago Tolosar askorentzat kutuna den kirola: iraupen eskia. Urteek aurrera eginda, tolosar askok lekuko hari heldu zioten, tartean Rojo anaiek. Egun, Imanol Rojo Pyeongchangeko jokoen atarian da. Olinpiar Jokoetako iraupen eskian lehiatu den bigarren euskalduna da. Beste tolosar bat izan zen lehena: Haritz Zunzunegi. Nagano eta Salt Lake Cityn aritu zen, Imanol eta Joseba Rojo nerabeak zirela.

Imanolek, 5 urte zituela, bere anaia zaharrarekin, gaur egun bere teknikaria den Iosebarekin hasi zen eskiatzen eta harrezkeroztik ez da eskietatik jaitsi. 11 urterekin Uzturre Elkartearekin lehiatzen hasi zen eta 15 urte izan arte jasotako emaitzei esker estatuko taldean sartu zen 2005ean. Nazioarteko hainbat txapelketetan aritu da, Europako txapelketetan, Munduko Kopetan, Munduko txapelketetan eta garrantzitsuena: 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan, Errusian. Orain Pyeongchanen elkarrekin egotea da Rojotarren ametsa.

“Asfalto gainean elurra” titulua duen ‘BAT To PyeongChang’ saioko atal honek industrian oinarritutako gertakari historiko haren ondorioak azalduko ditu, iraupen-eskiaren inguruan asko bizi duen herriaren istorioa kontatuko du; herri horren tradizio bereziari helduta, Olinpiar Jokoetan onenen artean lehiatu nahi duen Imanol Rojoren istorioa, aldi berean.

‘BAT To PyeongChang’

2018ko Pyeongchangeko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko borrokatu diren euskal kirolarien esfortzua norainokoa izan den argi eta garbi erakutsiko du urtarrileko lehen asteburutik otsaileko bigarren asteburura Euskal Telebistak eskainiko duen erreportaje bildumak. ‘BAT To PyeongChang’ saioak ‘BAT To Rio’ saioaren lekukoa hartuko du horrela; udako hitzorduan parte hartu zuten euskal kirolari olinpikoak aurkezteko erabilitako formula berrartuz.
Erreportaje sorta honek ikusentzunezko istorio handien osagaiak ditu, kirolarien ametsak, erronkak eta gainditzeko nahia erakutsiz. Programak pertsona berezi hauen profiletan jarriko du arreta ikuslearen inplikazioa bilatzeko asmoz, ikuslea borroka horretan kirolariaren bidelagun izan dadin.

‘BAT To PyeongChang’ astero emitituko da, larunbatetan 13:55etan ETB2n eta ‘Oreka’ programaren barruan igandero ETB1en. Saio bakoitzak 10 minutuko erreportajea izango du eta horrela, Jokoak hasteko hilabete falta denean, Hego Koreako hirian lehiatzeko sailkapena eskuratzeko borrokatu diren euskal kirolarien istorioa ezagutzeko aukera izango dute ikusleek.

Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztuta, Iñigo Asensiok zuzenduta eta Iñigo Erasok errealizatuta, programak irudi zoragarriak eskainiko ditu, ikusentzunezkoetan puntako teknologia erabili baitute. Asensiok eta Erasok eskarmentu handia dute telebistan, kirola eta bidaien inguruko gaiak maiz jorratu dituzte eta. Biak izan ziren ‘BAT to London’ eta ‘BAT To Rio’ saioen egileak.