basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 20
urtarrila
2018

Richard Oribek, Basque Teameko enbaxadoreak, ‘2018ko Urrezko Danborra’ jaso du

Agentziak-EiTBko erredakzioa-. Richard Oribe igerilari donostiarrak 2018ko Urrezko Danborra jaso du San Sebastian egunean. Herritarrek erabakita eman diote igerilari paralinpiko donostiarrari hiriko garaikur nagusia. Eneko Goia alkatearen eskutik hartu du, 12:30ean Donostiako Udaletxeko osoko bilera aretoan.

Garaipen-zerrenda izugarria duen atleta da Oribe. Trajez jantzita sartu da aretoan, oso dotore eta irribartsu. Ez du gurpil-aulkirik eraman, 20 urtez haren entrenatzaile eta “bigarren aita” den Javier de Aymerichek lagunduta iritsi baita. Txaloaldi luzea eskaini diote Oriberi. Donostiarrek asko maite dute kirolaria.

Oriberen kirol lorpenak goraipatzeaz gain, jaio zenetik izan duen “jarrera borrokalaria” azpimarratu du Tito Irazusta kazetariak, horrek bilakatu baitu “hobetze, inklusio eta ilusio eredu”.

Ondoren, Eneko Goia alkateak hunkituta hitz egin du, Oribe “titan donostiarra” dela nabarmentzeko. “Abentura erraldoi eta paregabe” baten protagonista dela ere adierazi du, “ez baita ezer egin gabe geratu”, desgaitasuna duen pertsona izan arren, eta “egunero hobetzea” izan duelako helburua, lehiatu eta “bikaintasuna” erdiesteko.