basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Santacana bronce Veysonnaz 2018
Eskia 18
urtarrila
2018

Bigarren brontzea Santacana eta Galindorentzat Veysonnazeko Munduko Kopan

Kranjska Goran (Eslovenia) bi aldiz igo ziren podiumeko hirugarren tokira eta Veysonnazeko estazioan (Suitza) metal berdineko beste bi domina lortu dituzte.

Eguraldi eskasagatik lehia bi egunetan bertan behera geratu ondoren, bikoteak emaitza bikaina eskuratu du eslaloneko proban, lehiakide gogorrenak, Jakub Krako eta Miroslav Haraus eslovakiarrak, deskalifikatu dituztela aprobetxatuta. Denboraldi honetan Munduko Kopan brontzezko lau domina pilatzen dituzte jada eta berriz erakutsi dute zirkuituko talderik sendoenetarikoa osatzen dutela. Apurka-apurka konfiantza eta erritmoa hartzen dabiltza. Abenduan hilabete konplexua izan zuten, entrenamendu eta lehiaketa gutxi izan zituztelako eta Santacanak bizkarreko arazoak eduki zituelako.

Orain etxera itzuliko dira entrenamenduekin jarraitzeko eta otsailean Munduko Kopako finalak jokatuko dituzte Kimberlyn (Kanada), Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoei ekin aurretik.