basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Irantzu Garcia gana Dutch Master 2018
Curling-a 14
urtarrila
2018

Irantzu Garciak irabazi egin du Dutch Masters Mixed Doubles txapelketa

Basque Teameko Irantzu Garcia World Curling Tourraren barruan txapelketa bat irabazi duen lehen kirolaria da estatu mailan. Garaipen hau euskal curlingarentzat bikaina izan den asteburuan heldu da, Irantzuk eta bere entrenatzailea den Brendan Bottcher-ek Txuri-Berri klubeko Oihane Otaegi eta Mikel Unanue hartu baitituzte mendean finalean. Irantzuk eta Brendanek 5 eta 3 irabazi dute eta Holandako Mastersean garaile izan dira.

Bi taldeek txapelketa ederra egin dute, eta bai Irantzu eta Brendanek, eta bai Oihane eta Mikelek ez dute porrotik izan: multzoetako fasean lau partidak eta finalerdiak irabazi dituzte. Bi bikoteak Round Robineko bi onenak izan dira eta final laurdenetako neurketa saihestu dute. Azken norgehiagokan berriz ere erakutsi dute bi bikoteen maila oso altua dela.