basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 10
urtarrila
2018

Euskaldunen parte-hartze errekorra Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan

BASQUE TEAMeko lau kirolari lehiatuko dira Hego Koreako Olinpiar Jokoetan; orain arte neguko hitzordu olinpiko batean izandako kopururik altuena

Horrez gain, Jon Santacana eskiatzaileak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du

Getxo, 2018ko urtarrilaren 10ean. Lucas Eguibar snowboardlaria, Felipe Montoya patinatzaile artistikoa, Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea eta Juan del Campo eskiatzaile alpinoa otsailaren 9tik 25era jokatuko diren Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira. Horrez gain, martxoaren 9tik 18ra Jon Santacana eskiatzaile alpinoak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du.

Lucas Eguibarrek sailkapena lortu zuen Sierra Nevadan 2017an jokatutako snowboardcrosseko Munduko Txapelketan banaka eta taldeka erdietsitako bigarren postuei esker.

Behin Javier Fernandezek Munduko txapelketan Pyeongchangerako plaza lortuta, Felipe Montoyak beste plaza poltsikoratu zuen puntuaziorik altuena lortu zuelako Zagrebeko CS Golden Spin-etako eta 2017ko abenduan jokatutako Espainiako txapelketako notak uztartuta.

Juan del Campo bilbotarrak FISek ezarritako baldintzak eta RFEDIk, COEk eta CSDk ezarritako irizpideak betetzen ditu bere diziplinan, 2016ko abenduan Kronplatzeko Europako Kopako paraleloan lortutako 9. postuari esker.

Imanol Rojo tolosarrak FISek ezarritako baldintzak eta RFEDIk, COEk eta CSDk ezarritako irizpideak betetzen ditu bere diziplinan 2017ko martxoan Seefledeko Alpen Cup FISen jokatutako 15 kilometroko jazarpen proban erdietsitako 14. postuari esker.

Oraintxe bertan, lau kirolariek betetzen dituzte jada parte-hartze irizpideak, azken zerrenda ofiziala urtarrilaren 23an argitaratuko den arren, FIS puntuen azken eguneraketa egin eta gero.

Orain arte inoiz ez ditugu izan hainbeste euskal kirolari Olinpiar Joko batzuetan. Orain arteko zifra altuenak 1998ko Naganoko Jokoetan eta 2014ko Sotxiko Jokoetan lortu ziren; bietan hiru kirolarik hartu zuten parte: Iker Fernandezek, Ainhoa Ibarrak eta Haritz Zunzunegik Naganon eta Lucas Eguibarrek, Imanol Rojok eta Paul De la Cuestak Sotxin. (Gainera Sotxin hiru kirolari lehiatu ziren Paralinpiar Jokoetan: Jon Santacana, Aitor Puertas eta Urko Egea).

Bestalde, Paralinpiar Jokoetan ere izango dugu ordezkaririk. Jon Santacana, estatu mailan arrakastarik handiena lortu duen eskiatzailea, bere bosgarren Paralinpiar Jokoetan izango da. Donostiarrak, orain arte, 8 domina pilatzen ditu lau Jokotan (Salt Lake City 2002, Torino 2006, Vancouver 2010 y Sochi 2014).