basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
EMAKUMEEN PUNTUA
Albisteak 24
azaroa
2017

Basque Teamek eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzak emakumeenganako indarkeria eta sexu-jazarpena desagerrarazteko printzipio-adierazpena landu dute

Basque Team Fundaziotik eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaritzatik kirol erankundeei printzipio-adierazpen honekin bat egitea arren eskatzen zaie:

PRINTZIPIO-ADIERAZPENA, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA ETA SEXU-JAZARPENA DESAGERRARAZTEKO

Kirolean gertatzen den sexu-jazarpena eta abusua emakumeenganako indarkeria mota da, eta funtsezko eskubideak larri urratzen ditu, hala nola, duintasuna, osotasun fisikoa eta morala, eta sexu-askatasuna. Gainera, oztopo nagusietako bat da emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko.

Indarrean dagoen legeriaren arabera, aipatutako giza eskubideak besterenezinak dira. Kirol arloan, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, Kirolean izaten den Sexu-Jazarpenari eta Abusuari buruzko Akordio-Adierazpenaren bidez, kirolarien osasuna nahiz babesa hobetzea defendatzen du, eta kirola eraldatu nahi du seguruagoa eta osasungarriagoa izan dadin.

Horregatik guztiagatik, irmo eta zorrotz adierazten dugu ez dugula inola ere onartuko emakumeenganako indarkeria geure erakundean.

Berdintasunari eta emakumeenganako indarkeriari buruzko legerian oinarrituta, eta kontuan hartuta kirolariek eskubidea dutela kirol ingurunean sexu-jazarpenik eta abusurik gabe jarduteko, geure egiten ditugu honako konpromiso hauek:

— Geure jarduera-eremuan hainbat neurri ezarriko ditugu sexu-jazarpena eta abusua prebenitzeko, eta gertatuz gero, jarduteko.
— Neurriak kirol erakundeari lotutako pertsonei zabalduko zaizkiela bermatuko dugu.
— Kirol erakundeari lotutako pertsona, enpresa, entitate eta instituzio guztiek konpromisoaren berri izaten saiatuko gara, eta emakumeenganako indarkeria prebenitzenko eta desagerrarazteko inplikazioa ager dezaten ere saiatuko gara.
— Baliabide guztiak erabiliko ditugu aurkeztutako erreklamazio eta salaketak lehenbailehen eta efikaziaz konpontzeko.
— Parte hartuko dugu eta laguntza emango dugu kirolean emakumeenganako indarkeria eta sexu-jazarpena desagerrarazteko prestakuntza egiteko.

Neurri horiei guztiei esker, kirol jarduera guztiak indarkeriarik gabeko errespetuzko ingurunean egingo dira. Horrela, bermatuta egongo da emakumeen osasuna eta ongizatea, eta, beraz, entitate osoaren mesedetan izango da.