basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 19
urria
2017

JARDUNALDIA: “KIROL ERAKUNDEAK: GENERO IKUSPEGIAN PENTSATU ETA ONURAK SORTU”

DATA: 2017ko urriaren 26an
LEKUA: Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3, Bilbo)

Programa ikusi

Izena eman

Honez gero jakingo duzunez, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak kirolean berdintasuna lortzeko helburu dute; izan ere, ardatz estrategia nagusienetako bat da.

Halaber, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak hitzaldiak, ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatu ohi ditu, hainbat arlotako profesionalak sentsibilizatzeko eta trebatzeko.

Bi estrategia hauek kontuan hartuta, erakunde horiek, Basque Teamekin batera, egokia ikusi dute jardunaldi bat antolatzea, Kirol Erakundeak: Genero Ikuspegian Pentsatu eta Onurak Sortu” izenekoa. Jarduera hau ‘Berdintasunerako Gunea’ ekimenaren barne kokatzen da.

Kirol erakundetan emandako emakumeen sartzea eta emakumezkoen taldeen eraketa, askotan, mehatxu gisa hartu dute erakundea osatzen duten gainerako ordezkariek, hasiera batean, botere-galera eta baliabide-zatiketa moduan bizi izan dutelako.

Jardunaldi honek erakutsi nahi du kudeaketaren eta erabaki-hartzeko eremu guztietan emakumeak eta genero-ikuspuntua sartzeak justizia ez ezik, eta berezko giza-onurarekin batera, erakundeetan ere barne eragin positiboa duela. Jardunaldiak genero ikuspegia erantsi eta etekin hau esperimentatu izan duten adibide praktikoak aurkeztuko ditu.

Jardunaldia 2017ko urriaren 26an izango da, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan (María Díaz de Haro, 3). Parte hartu nahi izanez gero, izen-ematea, doakoa, Kiroleskolaren web-gunean egin behar izango da, urriaren 24a baino lehen. Izen-ematearen prozesuaren inguruko zalantzak, ondorengo telefonoan argitu ahal izango dituzue: 944304867.