attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Triatloia 15
urria
2017

Gurutze Fradesek 22. postuan bukau du Hawaiiko Ironmana eta Eneko Llanosek 24.ean

Biek hobetu dituzte iazko denborak

Gurutze Fradesek 22. postuan bukatu du Hawaiiko Ironmana, 9:45:51ko markarekin, iazko denbora ordu erdi hobetuz. Iazkoa bere lehenengo parte-hartzea izan zuen Konan eta urdaileko arazo batzuk tarteko, ez zuen batere gozatu.

Aurten Iurretakoak aurrera egin behar izan du igeriketaren ondoren; tarte hori 35. postuan bukatu baitu, 01:04:58ko marka eginda. Bizikletako 180 kilometroak 05.19.03 denboran egin ditu eta maratoia bukatzeko 03.15.5 behar izan ditu. Konan hiru aldiz irabazi duen Daniela Ryf txapeldunarengandik ia ordu betera helmugaratu da Frades.

Bestalde, Eneko Llanosek bere hamabigarren parte hartzea izan du Hawaiin eta 24. bukatu du. Igerian egindako 3,8 kilometroen ostean gasteiztarra uretatik irten da Josh Amberger-ekiko 2 minutuko aldearekin. Australiarra izan da azkarrena lehen tartean.

180 kilometroko bizikletako ibilbide zorrotzean 30 txirrindulariz osatutako taldea sortu da eta minutu bat baino gutxiagoko aldearekin 50 kilometroko pasotik igaro dira Eneko, Jan Frodeno, Iván Raña, Frederik Van Lierde, Tim Reed, Tim O’Donnell, Patrick Lange, Andy Potts , Patrik Nilsson eta David McNamee, besteak beste. 70. kilometroa Ivan Rañarekin gainditu du Enekok lasterketa burua baino 1:21 beranduago. Igoeraren ondoren eta Konara itzultzeko buelta hartu ostean (95 km) Basque Teameko triatletak 3:17 galdu ditu. 140 kilometroan gasteiztarra 20. postuan jarri da, 6:56ra, eta postu horri eutsi dio bigarren T2ra heldu arte, 18:33ra.

Maratoian Eneko 24. tokira erori da, Ironmaneko bere 12. parte hartzea 8:40:52ko denborarekin bukatuz. Patrick Lange irabazleak 8:01:40ko denboran amaitu du proba.