attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Captura de pantalla 2017-10-11 a las 10.37.45
Albisteak 10
urria
2017

Basque Teameko Gurutze Frades eta Eneko Llanos triatletak, prest erronka handirako

Eneko Llanos eta Gurutze Fradesen parte-hartzearen txostena

Eneko Llanosek eta Gurutze Fradesek urriaren 14an parte hartuko dute hiru hamarkadatan munduko triatleta onenak bildu dituen ekitaldian, Hawaiiko Ironmanean

Hawaiiko Ironmana muduko zaharrena eta ospetsuena da. 1978. urtean sortu zen, John Collins iparramerikako itsas-armadaren komandanteak atleta onenak zeintzuk ziren jakiteko hiru probak uztartzea proposatu zuenean. Igeriketako “Waikiki Roughwater Swim” proba (4 km), txirrindularitzako “Around-Oahu Bike Race” proba (180 km) eta “Marathon of Honolulu” (42 km 195 m) lasterketa jarraian egitea proposatu zuen Collinsek; irabazleak “Ironman” ezizena hartuko zuen (burdinezko gizakia).
 
1978ko otsailaren 18an 15 pertsona batu ziren Waikikin parte hartzeko asmoz. Lehiatu aurretik, bakoitzak hiru orrialde jaso zituen araudia eta ibilbidearekin. 1981ean proba Waikikiko kostalde lasaietatik Konako zelai antzuetara aldatu zuten, Hawaiiko Irla Handira. Konako itsasertzean laba beltzeko arroka da nagusi, eta atletek “ho’omumuku”ri (zehazkako haize bortzitza), tenperatura altuei eta hezetasunari egin behar diete aurre. 2017an 2.000 atleta lehiatuko dira Konan, 140.6 miliako bidaia baten murgilduko dira, gorputzaren, buruaren eta espirituaren artean oreka bilatzeko xedearekin. Gurutze Frades eta Eneko Llanos ‘Pro’en taldean (profesionalak) arituko dira. 35 emakumek eta 50 gizonek osatutako elitearen multzoan izango dira Ironmanaren 41. edizioan.