basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 30
iraila
2017

Maialen Chourraut eta Irati Goikoetxea ez dira sailkatu K1eko finalerako

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa 11. izan da gaur Pauko Munduko txapelketan jokatutako finalerdian eta 7 ehunenekorengatik ez du finalerako txartela eskuratu. Azken erremontean denbora galdu du lasartearrak eta gero ez da gai izan egoera horri buelta emoteko. Sorpresa izan da Rion urrea irabazi zuen kirolaria kanpoan geratzea finalerdietan baina planteatu duten zirkuituaren zorroztasun mailagatik hainbat ezusteko izan dira asteburu honetan. Maialenek 105.47ko denbora egin du, Jessica Foxek baino 7 ehuneneko gehiago.

Irati Goikoetxea ere ez da finalera igaro. 7. atea ez du pasatu eta 50eko penalizazioa jaso du horren ondorioz. Lur jota utzi du horrek. Gero 14. eta 19. ateetan ukituak egin ditu. 170.59ko markarekin 29. postuan bukatu du dosnostiarrak.