attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Piraguismoa 30
iraila
2017

Ander Elosegi zortzigarren, Pauko Munduko txapelketako C1eko finalean

Basque Teameko palistak lehen postuan hartu du parte Paun jokoan izan den Munduko txapelketako C1 modalitateko finalean. Irungoak jaitsiera ona egin du baina 4. atean egindako ukituak kondenatu egin du. Izan ere, ukitu horrek podiumera igotzea galarazi dio.

Ander Elosegi zortzigarren izan da, 100.19ko denbora eginda (+5.38). Azkenean Benjamin Savsek eslovenoak eraman du urrea (94.81), eta Alexander Slafkovski eta Michal Martikan eslovakiarrek zilarra eta brontzea hurrenez hurren.

Anderrek atsedenalditxo bat hartuko du orain indarrak hartzeko eta hurrengo denboraldia prestatzen hasteko. Rio de Janeiroko Munduko txapelketa izango da 2018ko helburu nagusia.