basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 28
iraila
2017

Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea eta Ander Elosegi finalerdietara igaro dira Pauko Munduko txapelketan

Maialen Chourrautek oso jaitsiera garbia egin du K1 modalitatean, ez du zigorrik izan eta horrela hurrengo faserako txartela lortu du zuzenean. Basque Teameko palistak 88.85eko denbora egin (+2.44), eta bosgarren tokian bukatu du.

Zailtasun gehiago izan ditu Irati Goikoetxeak. Donostiarra ez da lehen txandan sailkatu eta bigarrena, errepeska jokatu behar izan du. Bigarren txanda horretan, ordea, ez du zalantzarik utzi. Askoz erosoago jaitsi da eta denborarik onenetakoa lortuta pasa da finalerdietara.

Ander Elosegi, bestalde, hurrengo fasera igaro da C1en arazo handirik gabe. Irungo piraguistak penalizazio txiki bat izan du seigarren atean baina sentsazio onekin bukatu du bere jaitsiera. Elosegi bosgarren izan da 85.37ko denbora eginda (+1.69).