attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Patxi Peula maratoia 6
Patinajea 10
iraila
2017

Patxi Peulak Munduko txapelketan egindako lan bikaina biribildu du maratoian brontzea lortuta

Nanjingen (Txina) jokatu duten World Roller Gamesetan azken probari, maratoiari, zailtasunez egin dio aurre Patxi Peulak beste herrialde guztiek 5 patinatzailez osatutako taldeekin parte hartu dutelako.

177 parte hartzaile izan dituen lasterketan, gasteiztarrak ihes egin du 7 kirolarik bultzatutako ihesaldi batean, eta gero, 10 kilometrora, 5 kirolarik egindako beste batean. Basque Teameko patinatzailea Kolonbiako eta Taiwaneko beste bi patinatzailerekin bakarrik geratu da eta eurekin aurrera egin du 20 kilometrotan, 4 kilometroren faltan tropelak harrapatu arte. Dena den, Patxik ez du amore eman eta azken 600 metroetan ahalegin guztiak egin ditu, azkenean esprint gogor batean hirugarren postua lortuz.

Patxik 10.000m. puntu-kalifikazioan zilarrezko domina eskuratu zuen, eta urrezkoa 10.000m. puntu-kanporaketa proban.