basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Patinajea 08
iraila
2017

Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak zilarra irabazi du Nanjingeko Munduko txapelketako 10.000 metroko puntuazio-kalifikazio proban

Gasteiztarrak urrezko domina irabazi zuen 10.000m puntuazio-kalifikazio proban

Patxi Peulak bi domina pilatzen ditu Nanjingen (Txina) jokatzen ari diren Munduko txapelketan. Aste honetan lortutako urrezko dominaz gain, beste bat eskuratu du gaur, oraingoan zilarrezkoa.

Patxi Peulak bigarren postuan bukatu du puntuazio-kalifikazio lasterketa (10 puntu); Felix Rijhnen alemaniarrak baino ezin izan du gasteiztarra gainditu (17 puntu). Daniel Niero italiarra igo da podiumeko hirugarren tokira (8 puntu). Patxi gogotsu irten da asko gustatzen zaiolako gaur jokatutako proba. Aurreko tokietan kokatu da hasieratik puntuak lortzeko. Frantziak, Italiak, Alemaniak eta Mexikok erasoa jo dute baina Patxi erantzuteko gai izan da eta harrapatu egin ditu hiru itzuliren faltan, nahiz eta lan hori guztia egiteko taldekiderik ez izan.

Patxi Peula denboraldi ikaragarria ari da burutzen. Munduko txapelketa honetan bi domina lortzeaz gain, seigarren postua lortu du 1.000 metro sprint proban eta hamabigarrena 15.000 metro kanporaketa proban.

Gainera Lagosen (Portugal) uztailean jokatutako Europako txapelketan hiru brontze (1.000 metro esprint, 15.000 metro kanporaketa eta 20.000 metro kanporaketa) eta zilar bat (10.000 metro puntuazioa) eskuratu zituen. Hilabete berean, Poloniako World Gamesetan beste bi brontze erdietsi zituen (20.000 metro kanporaketa eta 10.000 metro puntuazioa).