basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Patxi Peula campeón mundo 10.000 puntuación China 2017
Patinajea 06
iraila
2017

Patxi Peulak urrezko bainua jaso du Nanjingeko Munduko txapelketan

Patxi Peulak bigarren postuan bukatu du Nanjingen (Txina) jokatzen ari diren World Roller Gamesetako 10.000 metroko proba, baina azkenean urrezko domina eskuratu du hasieran irabazlea izan den patinatzaile frantziarra deskalifikatu dutenean.

Peularekin batera, Alexis Cotin frantziarrak (zilarra) eta Jorge David Bolaños Villacorte ekuadortarrak (brontzea) osatu dute podiuma.

Lehen postu honez gain, Patxi Peulak seigarren postua lortu du 1.000 metro sprint proban eta hamabigarrena 15.000 metro kanporaketa proban.

Denboraldi honetan gasteiztarra garaipenaren bidera itzuli da, Lagoseko Europako txapelketan hiru brontze eta zilar bat, eta Poloniako World Gamesetan bi brontze eskuratu baititu.