basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Patxi World Games 2
AlbisteakPatinajea 24
uztaila
2017

Patxi Peula patinatzaileak brontzezko domina lortu du World Gamesetan

Pistan jokatutako hiru lasterketetan emaitza nabarmenik lortu ez duen arren, gaur Patxi Peula podiumera igo da berriro, brontzezko domina lortuta Polonian jokatzen ari diren World Gamesetako 20.000 metroko kanporaketa proban, zirkuituko proban. Lasterketa gogorra izan da eta hasieratik postuengatik borrokatu badira ere, gasteiztarrak lasai korritzea erabaki du, kanporaketa guztiak taldeko atzealdetik jokatuta. Horrela hirugarren postua lortu du azkenean. Bihar 10.000 metroko puntuazio proba jokatuko du eta gero jomuga jarriko du hemendik hilabetera ospatuko den Nanjingeko munduko txapelketan.