basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
eneko llanos-55
Triatloia 23
uztaila
2017

Eneko Llanos laugarren izan da Nizako Ironmanean

Austriako Ironmanean bigarren postua erdietsi eta gero, gaur Eneko Llanosek laugarren tokian bukatu du Nizako Ironmanean, beroak eta eguzkiak baldintzatutako jardunaldian.

Denis Chervot frantziarra lehenengoa izan da 3,8 kilometroko igeriketako tartean, Etienne Diemunch (10 segundora) eta Frederick Van Lierderen (16 segundora) aurretik. Eneko Llanosek erritmo onean burutu du tartea eta 1:39ra irten da uretatik.

Txirrindularitzako 180 kilometroko tartean 2013an munduko txapeldun izan zen Frederick Van Lierde buru jarri da eta lehiakideekiko aldea handitzen joan da, T2ra lehen postuan heltzeko Cameron Wurf australiarrarengandik 26 segundoko aldearekin.

Atzetik Eneko Llanosek lehenengo postuei eutsi die eta T2ra hirugarren tokian iritsi da, Van Lierderengandik 10 minutura.

Korrikako zatiaren ondoren belgikarrak irabazi du proba, 8:31:31ko denbora eginda. Podiumean sartzeko borrokan, Eneko bigarren jarri da 20. kilometroan baina Alessandro Desgasperri italiarrak 26. kilometroan gainditu du, bigarren postuan amaitzeko 08:36:18ko markarekin. Azken kilometroetan Denis Chervotm frantziarrak (08:39:42) ere Eneko gainditu du. Gasteiztarra laugarren izan da azkenean.