basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Jon Rahm Open Irlanda 2017
Besteak 09
uztaila
2017

Jon Rahmek Irlandako Irekia irabazi du, British Openerako hamar egun baino ez direnean falta

Barrikako 22 urteko golflariak bigarren titulua lortu du profesional gisa

Rahm Irlandako Irekian nagusitu da, parez azpitik 24 kolpe eginda, torneoko errekorra, Richie Ramsay eskoziarrarengandik eta Matthew Southgate ingelesarengandik 6 kolpera, lau jardunaldietan 65, 67, 67 eta 65 kolpe pilatuta. Urtarrilean eskuratu zuen San Diegoko Irekiaren ondoren hauxe da bere bigarren titulu profesionala, Europako zirkuituan lortu duen lehen garaipena debutatu duen urtean. Datu horiek guztiek erakusten dute golflari indartsua dela.

Rahmek uztailaren 20an ekingo dio British Openari, txapelketa irabazteko hautagaietako bat dela erakutsi ondoren. “Badakit zertarako gai naizen”,, esan du, milioi bat euroko txekea jaso duenean. Gainera hiru postu egin du gora Munduko zerrendan; orain 8. tokian dago.