basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Maialen Chourraut oro Praga
Piraguismoa 18
ekaina
2017

Urrea Maialen Chourrautentzat Pragako Munduko Kopan

Basque Teameko Maialen Chourraut palistak, 104.68ko markarekin eta denbora-zigorrik gabe, Kimberley Woods britainiarraren (104.92) eta Ricarda Funk alemanaren (108.06) aurretik bukatu du denboraldiko lehenengo Munduko Kopan, Pragan, piraguismo eslalomeko K1 proban. Finalean alemaniarrak denborarik onena egin duen arren (104.06) 4 segundoko zigorra izan, eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan du azkenean.

Lasartearrak atzo sailkapeneko lehen txandan arazo batzuk izanagatik, dena konondu zuen bigarren txandan, errepeskan, eta denborarik onena lortu zuen finalerdietarako pasea erdiesteko.

Fase horretan Maialen hirugarrena izan da eta Kuhnle austriarrak eta Fox australiarrak baino ezin izan dute gainditu gipuzkoarra.

Finalean Chourrautek jaitsiera nahiko ona egin du, eta nahiz eta erremonte batzuetan piraguak apur bat joan zaion, egoera zuzentzen jakin du urrezko beste domina bat janzteko, 2016an Rioko Olinpiar Jokoetan ezarritako bideari jarraituta.

Orain dela pare bat aste Tacen-en (Eslovenia) jokatutako Europako txapelketan Maialen Chourrautek seigarren postuan amaitu zuen banakako lehian eta zilarrezko domina irabazi zuen taldeka, Irati Goikoetxea eta Marta Martinezekin batera.

Pragan jokatutako Munduko Kopako lehen proba honen ondoren beste bi jokatuko dituzte Alemanian: Augsburgeko Munduko Kopa datorren astean, eta Markleebergeko Munduko Kopa hurrengoan. Dena den, Maialenek argi dauka zein den denboraldiko hitzordu garrantzitsuena: Paun (Frantzia) irailan 27tik urriaren 1era jokatuko duten Munduko txapelketa.

Beste lehiakide euskaldunen parte-hartzea

Irati Goikoetxeak 14. postuan bukatu du Pragako Munduko Kopa (K1), Ander Elosegik 26.ean (C1), Miren Lazkanok 11.ean (C1), Joan Crespok 35.ean (C1); Samuel Hernanz zortzigarren izan da (K1) eta Klara Olazabal (C1) seigarren.